XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irratiaren bidez, diskoen eta telebistaren bidez, beharbada uste dugun baino laisterrago emango du gainditutzat langileen multzo zabalak gaurko letradun jakintza idatzia.

Baina gero eta mekanizatuago izango den gizartean zientzia-jakintzarik har ez dezana, ez da gauza izango (gero eta gutxiago, gainera) egungo munduaz jabetzeko.

Puntu hauek gauza ageria dira; eta ez du balio, gure ustez, honetaz aurrerago jardutea.

Hots, haurrak eta gazteak, nerabeak, zientziazko mundu horretan bizi izateko prestatzen ote dituzte maila guztietan gure giroak eta gure eskolak?.

Zalantzarik gabe ere, ezetz erantzun dezakegu, nik uste.

Gure ikasleen zientzi-heziketa goitik behera birrikusi behar da.

Ondoko orrialdeetan birrikuspen horixe egin nahi genuke bai teoriaren bai teknikaren alorrean.

Hogei-ta-amar urte honetan Eskola Berriaren mogimenduan egiten dugun ikertzapen-lana eginik, pitin bat ohituta gaudela esan daiteke.

Ez dugu sobera iragarle-itxura hartu nahi; baina berrikuntzaren asmoa bera, gure ikurrin bihurturik, bere buruz mintzo da gure ordez, eta berritu-beharraren arazoa aspaldidanik ezagutzen dugula adierazten.

Dagoeneko ohituta daude gure irakurleak ideia honekin: (...).